11 enero, 2008

Euskal Sex

Hau da hau aspermena! Igande arratsaldea berriz ere, eta iñolako planik ez esku artean. Zer demontre egiten ote dute ni bezala bikote gabe dauden milaka neska-mutilek, neguko igande arratsalde jasangaitz hauetan? Ez, ez eta ez. Ez nago prest berriz ere aspermenaren besoetan erortzeko. Ordenagailua piztuko dut, nolabaiteko entretenimendua aurkitzeko esperantzaz. Kaixoooooooooo! Besterik ez dio. Erabat originala! Ez dut denbora galtzeko asmorik. Hurrengoa: Zer moduz? Beste original bat! Ia datorrena zerbait azkarragoa den, osterantzean beste zerbait pentsatu beharko dut. Tok, tok sar al naiteke? Ondo pasatzeko azken aukera. Berriketan hasten gara. Hasieran betiko kontuetaz. Nola izena duzu, non bizi zara, norekin...Zertan lan egiten duzu... Honelako kontu eta komeriak denbora batez, baina hori bai humore askorekin. Badirudi pantailaz bestalde dagoen mutikoa argia eta etorri haundikoa dela. Gauza batek bestera eramaten gaitu, eta azken horrek hirugarren batera. Ohartu gabe gauza intimoagotaz hitzegiten ari gara. Bikoterik ba al duzu? Ez? Nik ere ez! Eta sexu harremanik? Noizean behin (zorteko gaudenean...) baditugula esan diogu elkarri. Eta bera galdezka hasi da. Zein tokitan gustuko dudan sexua praktikatzea, zer nolako pertsonekin, zein toki arraroetan izan ditudan harremanak... Zer pentsatu ez dakidala nago. Orokorrean ez diet horrelako galderei erantzuten, badakizu, emakumeok ezin gara argi eta garbi gai hauetaz mintzatu gizonezkoekin. Bestela, badirudi emagaldua zarela. Halaere, gaur, edozertaz aritzeko gogoz naiz. Erantzuten joan hala, gure arteko tentsioa arrapaladan goraka doa. Soinean zer dudan galdetu dit. Alkondara beltza eta gona. Botoia irekitzeko eskatu dit. Nik hala egin dut. Bigarren bat, hura ere bai. Bularretako beltza begi bistan dut orain. Banaka botoi guztiak ireki ditut. Bularrak laztantzen hasi naiz, goxo-goxo baina sendo. Gero eta bustiago nago... Jon, zuk zer daramazu jantzita? Jonek Bob Marley-ren kamixeta eta galtza zabalak dituela aitortu dit. Marley gogoko dut, baina zure bizkarraldeaz gozatu gura dut. Kendu du harek ere. Biok gerrirate bilutsik gaude. Zure eskuak, nire bilakatu ditut, esan dit ahopeka. Gona altxatu dit eta mendizale esku handi hori nire hankatartean barrena sentitu dut. Hau da hau zoramenaaaaaaaaaaaaa.........Hortzekin galtzerdiak apurtu dizkit eta egindako zulotxotik barrena bere mingaina erakutsi nahi izan dit. Nire ezpain urtsuekin topo egin du. Bitartean, harrien gogortasuna duten bularrak laztantzen dabil. Beraiek eskalatzen, tontorrera iritsi nahian. Non egon ote dira urte hauetan zehar esku zoragarri hauek? Behin eta berriz muxukatu gara, erabateko pasioz. Mihiaz, hortzez, listuz, kosk eginez..... Eta azkenik, badator aktore printzipala. Jonen zakila izter artean jolasten dabil. Nondik joan behar duen jakingo ez balu bezala. Urtu beharrean nago, ez ote dit barruraino sartuko? Mesedez, Jon! Larrua jo nahi dut. Oraaaaaaainnnn!!!!! Badirudi bere bidea topatu duela. Titiak lehertu beharrean ditut, aurrera eta atzera dantzan gabiltza eta titi muturrak erabat zukatu dizkit. Badaki bai, bere lana ondo egiten ... eta nik, erabat gustuko dut ... hura zan nere pozaaaaaa, orgasmoaren etxera zoaaaaaaaazzz esan zidatenean (elizako kantek ere, badute beren xarma!). Riiiiiiiiinnng, Kaka zaharra, segapotoa! Begiak ireki ditut, eta Jonen azken mezua irakurri dut. Duela ordu erdikoa da, eta zera dio: "Oraindik ez didazu erantzun, zertan lan egiten duzu?" Badirudi berriz ere nire irudimena gogoko duen bidexkatik joan dela. Honi deitzen ote diote sexu zibernetikoa? Eta nork dio Euskal Herrian zaila dela sexua izatea? Nik nahi adiña dut, eta kalitate onenekoa gaiñera. Euskal Labelarekin! Kostaldeko Lamiak bidalitako istorioa

8 comentarios:

Erotikus dijo...

Erlazio sexualak ikertzen dituen institutoak, gai honi buruzko millaka estadistika plazaratu ditu. Alegia, " en euskadi no se folla " ez ote da izango Ionen bezelako kasuetatik lorturiko ondorioetako bat. Mendizaleak aurrera goazen mendi gailurrera ...
Eusko muxux erotikux

Anónimo dijo...

Mila esker zure hitzengatik, Erotikus. Badirudi Euskal Herri osoan biok bakarrik garela euskaraz erotismoari buruz mintzatzeko gogoa dugunak.

Non ote dira gaiñontzeko guztiak??? Badakizue, hizkuntza bat ezta galtzen eztakitenengatik. Baizik eta dakitenek erabiltzen ez dutelako.

Hontan ere, euskeraz egin leike. Muxuak denentzat animatu, eta idatzi

Junkal dijo...

Euskal herrian sexua badagu eta gainera kalitatezkoa, baina esuakdunak diskretuegiak gara horri buruz hitz egiteko.

Zorionak zure idatziagatik, oso ona da eta beroa.

Muxu bero asko

Anónimo dijo...

Mila esker Junkal. Banengoen iñork ez zuela euskeraz irakurtzen edo ulertzen.

Zama ederra kendu didazu bizkar gaiñetik. Mertzi zure hitzengatik eta zuk hainbat muxu edo gehiago zuretzako.

Junkal dijo...

anonimo ezorregatik!!!

Merezi zenuen idatzi hori!!!

Euskarazko relato gutxi dago idatzirik. nik ere badaukat bat baina ez dakit nola igo. Nola egin dezaket?

Anónimo dijo...

Kaixo Junkal, barkatu lenago ez erantzutea. Idatzi bat bidali nahi badezu honako helbide honetara bidali.
robindeloskokes@hotmail.com

Zai egongo naiz, muxuxxxxxxxxxx

Anónimo dijo...

Kaixo Junkal, barkatu lenago ez erantzutea. Idatzi bat bidali nahi badezu honako helbide honetara bidali.
robindeloskokes@hotmail.com

Zai egongo naiz, muxuxxxxxxxxxx

Anónimo dijo...

Sutu naun eta mangera atera behar izan dinat...kar-kar-kar. Broma dun, tenperatura igo bai biño ez dinat surik hartu, piromano bedeinkatua...