05 febrero, 2009

Zirrikitua

Goizeko zortziak ditu iada gainean iratzargailuak, bera ohituta dago horretara baina ni…Ni hementxe nago maindirez babestutako kabi honetan, goxo goxo, leihoko zirrikitutik itsas melodia entzunez, ai nire zirrikitua,itxaropenaren zirrikitua, ametsena, fantasiazko istorioen zirrikitua. Begiak itxiaz…Leiho soinua entzuten dut… Irekitzen ari da poliki-poliki, eguzki izpiak sartzearekin batera, gela berotzen hasi da, norbait leihotik sartu da, bera da, nire mariñela! Zatoz niregara mariñela, zatoz! harrapatu zure sareetan, zure besoetan, ni naiz zure gaurko jakia. Ez duzu lan haundirik ni eransten, munduratu ninduten moduan bainago, zure zain, larru hutsik, izaren itzalpe honetan. Ohetik jeike naiz harrera gozo bat egitera eta hurbildu naiz beregana. Begietara begira, sudurra, ahoa, besoak, eskuak denak niretzako, maonezko alkandora zoragarria, bai, baina... Hobe batez! Azken bi botoiak askatzearekin batera, eskuak luzatu ditut beherantz eta rast! Zizta bizian, prakak eta ondorengo guztiak, kanpora! Biok parez pare, bi amorante, itsasoan galdurik. Kresalezko hatsa dut nabari nire okotzean, mingaina egarriz, nirea eskainiz, listua partekatuz, nirea zure zurea nire. Nire ezpain xikatuak hezetu iezaizkidazu zure muxuez, jateko gogoz, ai... Eguzkiak beztutako azal leuna, nirea da guztiz. Gau ilunean bakarrik, zu eta ni biluzik, gorputzak elkar komunikatuz, hitzik gabe ulertuz. Zure titiak laztanduz, berotzen hasi naiz, berotzen hasi gara, zure arnasa nabarmenduz nere bularretan, titi puntak gogortzen ari zaizkit, orduan eta horzkada haundiagoak, mina eta gozamenaren arteko borroka. Buelta emanez, bizkarka jarri natzaio, ipur masailak zakila marruskatuz, gora eta behera, berak titiak igurtzen dizkidan bitartean. Hanka arteko dardarra, ahulezia, gorputzen ezin egonak, oheko maindire denak kenduz, bertan paratuz, bere buztana ahoan sartuz, daztatuz, eskuen higiduraz gortzen eta berotzen mariñelaren arrauna. Ontzien desorekak sortutako olatuetan murgilduz, bila iezaidazu hainbat itsasbehera naiz itsasgora jasandako ozeanoko fruitua, hainbat egunetan ondarretan lurperatua. Mariñela! Bai hortxen da bai, miazkatu ezazu bai, horrela, bai, horrela, nere altxor preziatuaren txoko guztiak lamikatuz zukua liberatu arte. Bere besoetan hartuz, izter gainean jarriz, hanka zabalduz, sartu du guztiz barrura, nere fluxuaren laguntzaz, bere zakila nire kobazulo hezera ai... ai... Hau da eromena, garraxi eginez, barruko kea askatuz, animali gosetuen moduan, erotu beharrean, zainak odol beroz gainezka, bihotza ezinean, erritmoa azkartuz, sartu eta atera, bolkana sutan, mariñela hor da azkenekotan, eztanda sexuala, bai, bai atera du bere zakila sumenditik… Laba dario, nere aurpegitik. Beso artean atseden hartuz, pasatuko dugu gaua. Goizaldean, ametsaren lurrina zirrikitutik joango da mariñelarekin eskutik. Relato enviado por: Ozeanoko fruitua.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Ai, moñoña...eerra yaz eerra erreminta!! Politta dun, sentsuala... eta arraunari ere eragiten zion. Muxu bat nahi dun lekuan eta intentsitatearekin...mmmmmmmmmmmmmmuuuuuuuuuuuuuuuaaaaaaaaaaaaaaa!!! Muxarro.