01 febrero, 2008

México, Méxiico !!

Beltzaranak gustuko ditut. Badakit, beste hainbestek bezala. Baina nirea pasioa, benetako debozioa da. Wilson bertako beltzaran bakarra zen. Nahiz eta edonor zoratzeko moduko gorputza izan, bazen berarengandik hurrun mantentzen ninduen zerbait. Gau hartan, ondoko palapan beraiekin afaltzeko gonbitea egin ziguten, beste giry guztiei bezala. Hondartza horietatik DF-ra ihes egitekotan genbiltzan, baina ezin uko egin holako gonbiteari. Ditxosozko Murphy hori dela eta, ttak, juxtu-juxtu zeinen pare-parean egokitu behar? Demontre madarikatua! Hogeitamarretik gora ginen eta nire aurrean eseri behar hain zuzen ere! Hura zorte txarra! Hala nola gaua pasatu zen, inolako elkarrizketarik izan gabe. Biharamunean, berriz ere ondoko palapan berriketan ari ginen lagun talde bat. Wilson bertaratu zen, orduantxe gutako batek ideia zoragarri bat izan zuen. Berak hala uste behintzat. Neska-mutilak tartekatuta edo bikoteka exertzean. Bai,bai,bai. Dagoeneko badakizu zein jasarri zen nire ondoan. Zer egin egoera hartan? Mahai ingurua luzatuz joan hala, bakarrik geratzen joan ginen. Wilson, nire lagun bat eta ni. Gure lotako tokira lagundutzeko gonbitea luzatu zidan, nik baiezkoa eman nion. Bazirudien ez zela nik uste bezain gaiztoa. Iritsitakoan, giltzik ez genuela konturatu ginen. Hortaz, hondar gainean zeuden hamaketan lo egitea pentsatu genduen. Berriketan, masaialaria nintzela esan nion. Berak modeloa izan zela aitortu zidan. Nik bai antzeman! Hura zen hura gorputza. Armairuan pareko sorbaldak izter gogor eta leunak eta aspermenerarte mihazkatzeko bezalako tripaldea.Masai bat eskatu zidan eta nik onartu. Astiro eta gozo hasieran, ondoren azkarrago eta sakonago. Berriz ere astiro..... Nerbioz beteriko esku latz horiek nire gorpuan barrena dantzan zebiltzan. Bere gogoeta ere beste bide batzuetatik zebilen. Geldi egoteko esan nion. Lanean niharduela eta ez nituela gauzak nahasten. Eta amaitutakoan? Galdetu zidan. Orduan, nahi duzun guztia. Ihardetsi nion. Enbitea bere gain hartu zuen. Amaitu orduko bera zen nire gorpu guztia masaiatzen ari zena. Maitemindu egin naiz, esan zidan lelo aurpegiarekin. Nik berriz haserre begiratu nion. Gorroto ditut txortan egiteko oraindik ere emakumeoi gutaz maiteminduta daudela sentiarazi edo pentsarazi behar digutela uste duten zakil ustelak. Nire gorpua laztandu eta masaiatu duzun moduaz maitemindu naiz, argitu zidan Wilsonek jarraian. Ahh, hobe hori entzutea! Eskuekin goxamena ematen ari zitzaidan. Lehendabizi besoetatik gora eta behera. Ondoren lepotik barrena, bularretara iritsiaz. Hantxe geratu zen denbora batez. Izugarrizkoak nituen, beraz ez zen harritzekoa osotasunean dastatu nahi izatea. Betiko kontua! Bere mihia beraka zihoan. Zilborra ezagutu zuen eta ondoren nire izar dizdiratsuan barrena hegan egin. Biok elkarrekin hegan egin genuen. Plazerra ere konpartituz gero handiagoa izaten da. Bitartean, nire laguna, ondoko hamakan “lotan” zegoen. Gau ilunean lekuko mutu. Hondartzako oihalaren gainean lardaskan genbiltzan. Iluntasunean zail egiten zitzaidan bere gorpuaren eremuak edo itzala atzematea. Baina bere garraxiak entzun errazak ziren. Zure lehoia naiz zioen. Beraz, ehizatzen utzi nintzen. Goitik, behetik, aurretik, atzetik, eskuinetara, ezkerretara..........aurrera 50. Matematikako liburuko dordoka baina gehiago mugitu ginen. Nire txanda, banoa. Beldurrak albo batera utzi eta lehoiaren gainean jarri naiz. Nire titiekin gerrirarte gozarazi diot. Nabarmen da bere zakilak oihu egingo lukela ahotsik izango balu. Ez du horren beharrik. Pixkabat urrutiratu eta titi muturrekin leunki bere sexua laztandu dut. Gora eta behera. Gero eta azkarrago eta gogorrago. Txortan egiteko eskatu dit. 1000 gradu farenheit bion artean eta nola ezetzik eman? Irribarrez bere ondoan etzan naiz eta behekaldeko irribarrea ireki. Orduantxe abesti mordoa datorzkit burura. Halaere, melodiarik onena nire hanka tartean dabil. Hura zen dantza egiteko modua! Lehertu arte larrutan egin genuen, behin eta berriz. Behin eta berriz...........goizalderarte. Orain berriz, oroitzapen bat besterik ez da. Eta oroitzopen gozo honekin honako esaldi hau datorkit: “¡VIVA MÉXICO CABRONES!”
Kostaldeko Lamiak bidalitako istorioa

3 comentarios:

Anónimo dijo...

beti izanen dugu txitxibiritxeko hamaka, ezta?

Anónimo dijo...

Bai, hala da. Txitxiribitxeko hamaka eta diskotekako argien oroitzapena.........jajajaj
muxux Xoltera ta animatu ta idatzi

Anónimo dijo...

Txantxibiritxeko ibilera polittak...beheko aiekako irribar gozoak...Biba geure hondatza eta bazterrak... lanbroak ikusten uzten dizkigunean!! Goiti bular eder lerdenen jabeak ere...esker mila, lamin idazle eztia!